XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denak Kristorenak eta Kristo Jainkoarena

Ez bedi inor engaina.

Zuen artean mundu honetako jakinduriaz jakintsu delakoan dagoena egin bedi zoro, egiaz jakintsu izateko.

Mundu honetako jakinduria, izan ere, zorakeria da Jainkoaren begietan, Liburu Santuak dioen bezala: Jakintsuak beren maltzurkeriaren saretan eror erazten ditu.

Eta beste hau ere ba dio: Ezagutzen ditu Jaunak jakintsuen asmoak, zein diren hutsak.

Ez bedi inor harro gizakiez, dena zuena da eta: Paulo, Apolo, Pedro, mundua, bizitzea, heriotzea, oraingoa eta gerokoa, dena zuena da.

Zuek, ordea, Kristorenak, eta Kristo Jainkoarena Kristo Jainkoarena: Korintoarrek, alderdietan banaturik, Apolorenak zirela zioten, edota Pedrorenak edota Paulorenak. Ikus 1 Ko 1,12. Erabat alderantziz ari zaie hemen Paulo: gizon horiek guztiek alegia, bai Apolo, bai Pedro eta Paulo, bai eta sorkari guztiak ere, korintoarren zerbitzutan daude, berauek Kristorenean daudenez, eta Kristorenean egonez Jainkoarenean daude.

Apostoluak kristauen zerbitzari

Guztiek Kristoren zerbitzaritzat har gaitzatela eta Jainkoaren asmo ezkutuak zabaltzeko arduraduntzat.

Eta azken batean, arduradunari hauxe eskatzen zaio: leiala izan dadila.

Neri dagokidanez, axola gutxi zait zuek edo giza auzitegik epaitzea giza auzitegitik epaitzea: Paulo Jainkoaren misterioen arduraduntzat epaitzea Kristo epaileari dagokio.

Ez dut neuk ere epaitzen neure burua.

Ez nau, ez, neure barrenak ezertan salatzen; baina horrek ez du esan nahi errugabeko hartu nautenik.

Jauna da epaitzen nauena.

Ez dezazuela, beraz, epea baino lehen epai.

Itxaron Jauna etorri arte.

Hark argituko du ilunpean dagoena, eta agertuko bihotzetako asmoak.

Eta orduan jasoko du bakoitzak Jainkoarengandik dagokion goresmena.

Zuengatik esan ditut gauza hauek, Apolori eta niri buruz, guregandik ikas dezazuen esana dagoen harako hura esana dagoen harako hura: Textua zaila da; seguraski, esaera zaharren bat da, eta esanahia ez dugu ezagutzen; zenbait autorek uste du kopistaren baten oharra dela, lerro-ertzean ezarria, eta gerora textu barruan sartua: Ez jo idatzita dagoenetik urrutirago, eta inor ez dadin batengatik harro besteren bizkar.